Etumeta AEK euskaltegiak musikaterapia saioa antolatu du asteazken honetarako, ekainaren 3rako, 18:00-19:30 artean Potxoeneko sotoan. Idoia Lekuek bideratuko du hitzordua. Sarrera: euro bat.
Ikastaro gehiago datozen egunotan:
Uretako sorospen ikastaroa
Ekainaren 6tik 28ra, larunbatetan 09:00-13:00 eta 15:00-19:00 artean eta igandetan, 9:00etatik 13:00etara. Saioak DYAko egoitzan eta Oiardo Kiroldegian. “Ikastaro teoriko-praktiko honetan ur-inguruan sor daitekeen edozein larrialdi egoeretan jokatzeko ezagutzak eskuratzen dira. Igerilekuko praktiken bidez biktimarengana gerturatzeko, erreskatatzeko eta uretatik modu seguruan ateratzeko trebatzen da ikaslea”, zehaztu dutenez.
Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da, Lehen Sorospenetako titulua indarrean izatea. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 943 46 46 22.
Sorosle izateko ikastaroa
Hau ere DYA-k antolatua, ekainaren 8tik 19ra, egunero, astelehenetik ostiralera, 18:00-21:00 artean Munalurra 26ko egoitzan. "Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ezagutuko dituzu. Egunero aurkitu ditzakezun arrisku egoera nagusiei ekiten ikasiko duzu ― bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak,… eta egoera hauei nola aurre egin eta konpontzen erakutsiko zaizu. Funtsezko eta oso erabilgarriak diren ezaguerak era erraz eta entretenigarri batean, gai-zerrenda baten arabera erakutsiko dira, hezkuntza praktikoekin txandakatuko direnak", antolatzaileen esanetan.
Talde murriztua. Matrikula: 110 euro. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 943 46 46 22.
Sagastien zainketa ikastaroa
Azken saioa, ekainaren 13an, 10:15etan Potxoenean. Udako kimaketa aztergai, III. Sagastiak Loretan zikloa amaitzeko Aitor Etxeandiak bideratuko duen saioan.
"Zure enpresa nola sortu eta kudeatu"
Eskualdeko udalek eta Lanbidek sustatuta Gertu Asesores, S.L. enpresak doako ikastaro berri bat emango du. Ekintzaileei eta lan merkaturatzeko helburuarekin auto enpleguan aukera ona ikusten dutenei zuzenduta dago.
Egunak: ekainak 16 eta 17.
Tokia: Hernanin, Gabriel Zelaia eraikina.
Ordutegia: 09:00-13:00 edo 15:00-19:00.
Izen ematea: 943 30 42 21 (Nerea Yurrebaso)
ekinean@andoain.org
Eskualdeko Lanbideko bulegoetan
Ekintzailetzarako trebetasunak
Ikastaroa Hernanin:
Epea: ekainak 8tik 15era.
Tokia: Hernanin, Gabriel Zelaia eraikina, La Florida Auzoa 28.
Ordutegia: 09:00-14:00.
Izen ematea: Lanbide.eus
Kiroldegiak, Udako Kanpaina prest
Kirol ikastaro eskaintza zabala prestatu dute Oiardon, uda parterako. Ezagutzera eman berri dituzten jardueren artean, 8-13 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduriko Kirolarekin Jolasean, igerilekuko ikastaroak haur nahiz helduentzat, eta pilates, aerobik, zumba, spinning… Lehorreko ekintzak alegia. Ikastaro guztiotan izen emateko, gerturatu Oiardo Kiroldegiko sarrerara.