Klikmetroak egitasmoak egin ditu jada, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko lehen metroak sarean. Ikusteko, sartu klikmetroak.kilometroak.eus atarian. Bertan gainera, urriaren 4ko jaialdian milaka lagunek osatu ahalko duten zirkuitua nondik igaroko den ere ezagutzeko aukera duzue. 4,5 kilometroko luzeera izango du. Herritar talde bat aritu da ikasturtean zehar, ibilbidea eta ibilbideko guneak zeintzuk izango diren erabakitzeko lanketan.
Urriaren 4an oinez egin ahalko den zirkuitua ordea, aldez aurretik sarean osatzen lagundu dezakezue, abiatu berri den KLIKmetroak egitasmoan parte hartuta. Elkartasun ekimenak lehen metroak egin ditu jada sarean, klikmetroak.kilometroak.eus web orrian ikusi ahalko duzuenez:
1.metroa, Arantza Manterola: “Ikastolan lotu GATTUNK. BaGATTUNK. Harik eta behar den artean ari, goaztean”.
2.metroa, Koldo Tellitu: "Hezkuntza sistema propioa eraikitzeko auzolanean pausu irmoak ematen ari gattunk"
3.metroa, Josu Azpillaga: “Gora Usurbil! Gu ere Gattunk!”
4.metroa, Mikel Bengoetxea: “Seguru al Gattunk!”
5.metroa, Xabier Alustiza: “Euskera, lotzen gattun soka! Usurbilen ikusiko gattunk.”
6.metroa, Maria Jesus Imaz: “GATTUNK klikmetroak egiten hasi GATTUNK! Goaztean!”.
7. metroa, Eznaizjosebabarandi: "Metroz metro, kilometroak!".
8. metroa, Maialen Unanue: "Gero eta gutxiago falta da urriaren 4rako! Animatu eta lotu zu ere "lotzen gattunk-en" harira!".
Klikmetroak-en parte hartzeko:
-Klikmetroak.kilometroak.eus atarian sartu eta formularioa bete: izen abizenak, eposta, argazkia, eta gehienez 250 karaktereko mezu labur bat prestatu.
-Twitter edo Facebook bidezko login aukerak baliatuta ere parte har dezakezue. “Modu horretan, metro hortako mezua idatzita aski izango da, argazkia eta izen-abizenak, Twitterretik edo Facebooketik hartuko baititu klikmetroak.com-ek”, antolatzaileen esanetan.
-Oharra: erabiltzaile bakoitzak, metro bakarra egin dezake.
Informazio gehiago: klikmetroak.kilometroak.eus