Hiru hamarkada luze bete ditu Zumartek, usurbildarren artean musikarako zaletasuna pizten eta herritarrak musikan hezten. Eta urtemuga borobil hau ospatzera doaz, ikasleak protagonista izango dituen ekitaldi ziklo batekin. Ekainaren 13a izango dute jai egun nagusia, hitzorduon bueltan:
Ekainak 13, larunbata
10:30 Txistularien kalejira.
12:30 Musika txokoko ikasleen emanaldia frontoian.
17:00 Zumarte-Txiki, Zumarte eta Zumarte-Gazte abesbatzen emanaldia Elizan.
19:30 Trikitilarien kalejira.
22:30 Trikitilari-Panderojole/Folk/Pop/Rock taldeen kontzertua frontoian.
Ekainak 15, astelehena
18:30 Piano, saxo, klarinete eta biolineko ikasleen audizioa, Zumarte Musika Eskolako Ganbaran.
Ekainak 18, osteguna
19:00 Ikasleen emanaldia Sutegin: bakarlari, bikote, talde instrumental txikiak. Gitarra taldea, klarineteak, saxofoiak, flautak, biolin taldea...
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.
Ikasturte berrirako plazen zozketa
Zumarte Musika Eskolak 2015-16 ikasturterako plazen zozketa egingo du ostegun honetan, 19:00etan musika eskolan bertan. "Musika txokoa, musika mintzaira eta instrumentuko ikasle berriak eta eskainitako plaza kopurua baino eskaera gehiago dauden kasuetan, ostegunean arratsaldeko 19:00etan Zumarten zozketa egingo da. Zozketaren ondoren itxarote zerrenda egingo da eta bajarik egonez gero, itxarote zerrendako ikasleak sartuko lirateke", ohartarazi dute Zumartetik.