Guztiok batera "Lotzen GaTTunk" abesteko ekimen erraldoia antolatzen dabiltza

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 4a, 17:42

Sortu zenetik gaur arte, Udarregi Ikastolako kide izan diren langileak, hezitzaileak, ikasleak, ikasleon senideak... denak "Lotzen GaTTunk" kanta abesten jarri nahi ditu, #Kilometroak15-eko ikuskizun batzordea eta Jaione Eskudero ikastolako musika irakaslea antolatzen ari diren ekimen erraldoi berri batek.

Ez dute apustu makala egin; gutxienez, 1.000 lagun bildu nahi dituzte irailaren 12an Mikel Laboa plazan. Denak batera, urriaren 4ko jaialdirako sortu den abestia kantatzean datza erronka berriak. Ekitaldi erraldoi honetarako prestaketa lanak aurrez bideratuko dituzte noski.

Udako oporraldia tartean izanda, ekainean zehar eta iraileko lehen egunetan taldekako hainbat entsegu saio deitu dituzte Agerialden; langileentzako entseguak, ikasle eta ikasle ohiei zuzendurikoak, ikasleen senideentzako... Eta baita, irailaren 12ko hitzorduan parte hartu nahi duten guztientzako entsegu saio orokorrak ere. "Azaldu zaitez entseguetara eta entseguetara etortzea ezinezkoa izan bazaizu, etor zaitez entsegu orokorrera", luzatu dute gonbita antolatzaileek.

Entseguak abiatzear

Datorren asterako deitu dituzte lehen entsegu saioak Agerialden; hiru saio ikastolako langileei zuzenduak eta laugarren bat, ekainaren 10ean. Datorren asteazkenean, ikasle eta ikasle ohien senideak bildu nahi dituzte:

Ekainak 10, asteazkena:

18:30 Emakumeen entsegu saioa. Amak, izebak, amonak... daude gonbidatuak.

19:00 Gizonezkoen entsegu saioa. Aitak, osabak, aitonak... daude gonbidatuak.

Abestia oraindik ez baduzue ondo ikasia, segidan letra, eta albiste honi atxikita doakizue, "Lotzen GaTTunk" herriko musikariek Sutegin kantatu zuteneko bideoa:

LOTZEN GATTUNK...

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

lokarri listari sokari hari

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hari artean, hari tira hari hari

Hari artean, ahalari tiraka

Hari artean, hariari tiraka ari

Hari artean, hari ariketa

Hari artean, hari tira hari tira

Ahalari tiraka, hariketa hariketa

Hari GaTTunk

ari GaTTunk TTunk

Hari GaTTunk

baGaTTunk ari

Hari GaTTunk

ari GaTTunk

BaGaTTunk hari

hari GaTTunk GaTTunk

Lotu josi heldu

Bai baGaTTunk

ba ote goaz

goaztean

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, gatoztin

Bai baGaTTunk

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan,

goaztean

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin