24 ordutan, 60 atxikimendutara heldu da KLIKmetroak

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 4a, 11:22

Udarregi Ikastolatik abiaturiko zirkuituko lehen 60 metroak egin ditu #Kilometroak15-en aldeko elkartasun ekimenak. Animu mezuez betetzen ari da klikmetroak.kilometroak.eus ataria. Usurbil eta #Kilometroak15 goraipatzeko idatzi dute batzuk, besteak urriaren 4an Usurbilen izango direla baieztatzeko, euskaldun eta usurbildar izateaz harro sentitzen direla adierazteko, Gattunk aldarria nonahi irakur daiteke... Udarregi Ikastolari loturiko lagunak eta usurbildarrak dira nagusiki momentuz parte hartu dutenak. Baina Bizkaia aldetik ere hasi dira animatzen. Sartu egitasmoko web orrian, irakurri ze idatzi duten eta noski, parte hartu. Doan da eta.

KLIKmetroak, norbanako bakoitzak metro bat egitean oinarritzen da “eta, bakoitzak metro bana eginda, ibilbideari ahalik eta itzuli gehien ematea. Bisitariek egindako metro bakoitzeko, babesleek dirua jarriko dute Kilometroak festaren alde”. Ibilbideko metro bakoitza nork egiten duen, idatzitako mezua eta metroa diruz lagunduko duen babeslea, guztia ikusgarri duzue, klikmetroak.kilometroak.eus  atarian.

Klikmetroak-en parte hartzeko:

-Klikmetroak.kilometroak.eus atarian sartu eta formularioa bete: izen abizenak, eposta, argazkia, eta gehienez 250 karaktereko mezu labur bat prestatu.

-Twitter edo Facebook bidezko login aukerak baliatuta ere parte har dezakezue. “Modu horretan, metro hortako mezua idatzita aski izango da, argazkia eta izen-abizenak, Twitterretik edo Facebooketik hartuko baititu klikmetroak.com-ek”, antolatzaileen esanetan.

-Oharra: erabiltzaile bakoitzak, metro bakarra egin dezake.

Informazio gehiago: klikmetroak.kilometroak.eus