Igande honetan, ekainaren 7an, ikasturteko azken Tipi-Tapa. Artzabal, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiribogako pintxo bereziak, herriko produktuekin sukaldatuko dituzte; gulak, oilasko lumagorria, arrautza ekologikoak, Aginagako piperrak, barazki ekologikoak… Inoiz baino zapore usurbildarragoa izango du beraz, denboraldiko azken Tipi-Tapak. Pintxoa eta edaria 2 euroren truke. 150 euroko erosketa balearen eta 2 lagunentzako afariaren zozketa, Artzabalen egingo dute, arratsaldeko 15:00ak aldera.