Haur nahiz gaztetxoei zuzenduriko ikuskizun eta ekitaldiak asteotan. Ostiral honetarako, ekainaren 5erako, "Txipli-Txapla Tomasen abenturak" haurrentzako antzezlana, antolatu dute arratsaldeko 17:30etan hasita, Santueneko frontoian. Askari ederra izango da antzezlanaren ostean; antolatzaileek txokolatea banatuko dute eta bizkotxoekin. Informazio gehiago: tomaxenabenturak.com
Gaztelekuko Udafesta hastear
Datorren opor sasoiari begira Gaztelekutik antolatu duten egitarau zabaleko lehen ekimena larunbat honetan, ekainaren 6an. 16:00etatik aurrera, “Mezu sekretuak erretzea eta Pinata jaia” DBH 1 taldekoentzat. Karaoke festa, munduko jolasen txapelketa, film emanaldia… ekintza gehiago, ekainaren 22tik aurrera, DBHko gazteentzat.
Plis Plas Txalo Eta Jolas: Xilipurdi: "Gaur jaia"
"Adin guztietako ikusleentzako animaziozko eta musika ikuskizun bat da. Batez ere haurrei zuzenduta dagoena. Jai giroan garatzen da, musika zuzenean akziozko eta partehartze jolasak, puxikekin, uztaiekin, jausgailuekin, lehiaketak, dantzak, pailazokeriak elkarren atzetik doaz txikiek eta handiek naturaltasun osoz parte har dezaten, eta ez era lehiakor batean". Haurrentzako emanaldia NOAUA!ren eskutik, ekainaren 18an, 17:00etan frontoian.
Kalezarko San Joanak
Ekainaren 19tik 24ra ospatuko diren festen baitan ere, etxeko txikienentzako ekitaldi eskaintza zabala iragarri dute. Ekainaren 21ean ospatuko dute Umeen Eguna; kros, jolas, tailer, txokolate jan edota buruhandien bueltan. Bezperan, Oilasko Biltzaileen Eguna. Biltzaile txikiak kalejiran irtengo dira goizean, eta gero bazkaria antolatu dute plazan. Otordurako txartelak Kaffa kafetegian salgai izango dituzue ekainaren 10etik 17ra.