Sortu zenetik gaur arte, Udarregi Ikastolako kide izan diren langileak, hezitzaileak, ikasleak, ikasleon senideak... denak "Lotzen GaTTunk" kanta abesten jarri nahi ditu, #Kilometroak15-eko ikuskizun batzordea eta Jaione Eskudero ikastolako musika irakaslea antolatzen ari diren ekimen erraldoi berri batek.
Ez dute apustu makala egin; gutxienez, 1.000 lagun bildu nahi dituzte irailaren 12an Mikel Laboa plazan. Denak batera, urriaren 4ko jaialdirako sortu den abestia kantatzean datza erronka berriak. Ekitaldi erraldoi honetarako prestaketa lanak aurrez bideratuko dituzte noski.
Udako oporraldia tartean izanda, ekainean zehar eta iraileko lehen egunetan taldekako hainbat entsegu saio deitu dituzte Agerialden; langileentzako entseguak, ikasle eta ikasle ohiei zuzendurikoak, ikasleen senideentzako... Eta baita, irailaren 12ko hitzorduan parte hartu nahi duten guztientzako entsegu saio orokorrak ere. "Azaldu zaitez entseguetara eta entseguetara etortzea ezinezkoa izan bazaizu, etor zaitez entsegu orokorrera", luzatu dute gonbita antolatzaileek.
Entseguak abiatzear
Datorren asterako deitu dituzte taldekako lehen entsegu saioak Agerialdeko musika gelan:
Ekainak 8, astelehena
14:30 Ikastolako irakasle espezialistak, zuzendaria eta idazkariak, Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzako irakasleak eta irakasle ohiak.
Ekainak 10, asteazkena
18:30 Guraso eta guraso ohiak, emakumeak: amak, izebak, amonak…
19:00 Guraso eta guraso ohiak, gizonezkoak: aitak, osabak, aitonak…
Ekainak 11, osteguna
14:30 LH eta DBHko irakasle eta irakasle ohiak.
Ekainak 12, ostirala
Ikastolako langileak: jangelako langileak, autobuseko arduradunak, garbitzaileak, mantenuko arduraduna eta arduradun ohiak…
Ekainak 15, astelehena
14:45 DBHko ikasleak eta ikasle ohiak.
Ekainak 17, asteazkena
18:30 Lehen entsegu saio orokorra; Agerialdeko jolastokian.
Tokia: entsegu saioak Agerialdeko musika gelan, ekainaren 17ko entsegu orokorra aldiz Agerialdeko jolastokian.
Oharra: entsegu saio gehiago iraila hasieran.
Abestia oraindik ez baduzue ondo ikasia, segidan letra, eta albiste honi atxikita doakizue, "Lotzen GaTTunk" herriko musikariek Sutegin kantatu zuteneko bideoa:
LOTZEN GATTUNK...
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen gattun harira
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk
Hariketan ari
Harik eta behar den artean ari
artean arin
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen gattun harira
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk
lokarri listari sokari hari
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen gattun harira
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk
Hari artean, hari tira hari hari
Hari artean, ahalari tiraka
Hari artean, hariari tiraka ari
Hari artean, hari ariketa
Hari artean, hari tira hari tira
Ahalari tiraka, hariketa hariketa
Hari GaTTunk
ari GaTTunk TTunk
Hari GaTTunk
baGaTTunk ari
Hari GaTTunk
ari GaTTunk
BaGaTTunk hari
hari GaTTunk GaTTunk
Lotu josi heldu
Bai baGaTTunk
ba ote goaz
goaztean
Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, gatoztin
Bai baGaTTunk
Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan,
goaztean
Hariketan ari
Harik eta behar den artean ari
artean arin