Aingeru Esnaola eta Joxe Mari Alduntzin, 'Bizi baratzea' zozketaren irabazleak

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 5a, 14:02

NOAUA!ko bazkideen artean zozketak egiteko ohitura dugu. Urte osoan eskaintzen diguten babesa eskertzeko modu bat da. Azkenaldian arrakasta handiena izan duen zozketa, dena den, azken hauxe izan da: 'Bizi baratzea' (Argia) liburuaren inguruan egin dugun eskaintza. Bi liburu genituen bazkideen artean zozketatzeko, baina dozena ere partituko genuke. Partehartzea hain izan da handia. NOAUA!ko bazkideek email bat idatzi behar zuten. Hori baino ez.  Eta email denen artean egin dugun zozketan hauek izan dira sarituak: Aingeru Esnaola eta Joxe Mari Alduntzin.

Jakoba Errekondoren liburuak oihartzun handia hartu du oso denbora gutxian. Egur batean dabil 'Bizi baratzea' (Argia) liburua han eta hemen aurkezten. NOAUA!n eman genuen liburuaren berri. Apirilaren 30eko aldizkarian elkarrizketatu genuen Errekondo. Hementxe duzue ESTEKA.