Udarregi Ikastolaren egun handia gaur

Noaua Aldizkaria 2015eko ekainaren 7a

Ikasleen arteko jolasak, urtean zehar egin dituzten lanen erakusketak, dantza eta musika ikuskizuna, herri bazkaria... Haur nahiz helduei zuzenduriko egun pasa ederra antolatu dute, Ikastola Egun handi honetan:

Ekainak 7, igandea: Ikastola Eguna

10:00 Esnadeia.

09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.

10:30-13:00 Haur Eskolako haurrek egindako lanen erakusketa Oiardo Kiroldegiko harrera-tokian eta LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola gorrian (Gernika Ibilbidea 11).

12:00 HHko Jaialdia Oiardo Kiroldegian.

14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea gurasoen eskutik frontoian. 

Antolatzaileak: Udarregi Ikastola, #Kilometroak15 eta Hitz Aho.