"Lotzen GaTTunk" abestiak koreografia ere badu jada

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 7a, 14:39

#Kilometroak15 urtean gattunk Usurbilen, nabari da. Igande honetan ospatzen ari diren Ikastola Eguneko Haur Hezkuntzako ikasleek Oiardo Kiroldegian eskaini duten urteroko ikuskizunean, urriaren 4ko jaialdiko abestiari tartea egin diote oraingoan. Kantatu bakarrik ez, dantzan aritu dira baita. Jaione Eskudero musika irakasleak zuzendu duen koreografia ikusi ahal izan dugu lehen aldiz, Gattunk kamiseta koloretsuak zeramatzaten haurrek dantzatua. Emanaldi ederra.

Gogoan izan, Jaionek berak eta #Kilometroak15 ekimeneko ikuskizun batzordeko kideekin batera, erronka erraldoi bat prestatzen ari dira irailaren 12rako. Mikel Laboa plazan ikastolako kide eta kide ohiak bildu nahi dituzte, "Lotzen GaTTunk" kanta abestu eta dantzatzeko. Milatik gora lagun biltzeko erronka bete nahi dute. Parte hartzera animatzen dute jendea.

Datorren asterako deitu dituzte taldekako lehen entsegu saioak Agerialdeko musika gelan:

Ekainak 8, astelehena

14:30 Ikastolako irakasle espezialistak, zuzendaria eta idazkariak, Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzako irakasleak eta irakasle ohiak.

Ekainak 10, asteazkena

18:30 Guraso eta guraso ohiak, emakumeak: amak, izebak, amonak…

19:00 Guraso eta guraso ohiak, gizonezkoak: aitak, osabak, aitonak…

Ekainak 11, osteguna

14:30 LH eta DBHko irakasle eta irakasle ohiak.

Ekainak 12, ostirala

Ikastolako langileak: jangelako langileak, autobuseko arduradunak, garbitzaileak, mantenuko arduraduna eta arduradun ohiak…

Ekainak 15, astelehena

14:45 DBHko ikasleak eta ikasle ohiak.

Ekainak 17, asteazkena

18:30 Lehen entsegu saio orokorra; Agerialdeko jolastokian.

Tokia: entsegu saioak Agerialdeko musika gelan, ekainaren 17ko entsegu orokorra aldiz Agerialdeko jolastokian.

Oharra: entsegu saio gehiago iraila hasieran.

LOTZEN GATTUNK...

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

lokarri listari sokari hari

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hari artean, hari tira hari hari

Hari artean, ahalari tiraka

Hari artean, hariari tiraka ari

Hari artean, hari ariketa

Hari artean, hari tira hari tira

Ahalari tiraka, hariketa hariketa

Hari GaTTunk

ari GaTTunk TTunk

Hari GaTTunk

baGaTTunk ari

Hari GaTTunk

ari GaTTunk

BaGaTTunk hari

hari GaTTunk GaTTunk

Lotu josi heldu

Bai baGaTTunk

ba ote goaz

goaztean

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, gatoztin

Bai baGaTTunk

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan,

goaztean

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin