Ikastola Eguneko murala ere, Gattunk etxekoa

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 7a, 14:00

Aurten ondo baino hobeto sekretupean gordea zuten Haur Hezkuntzakoek, Ikastola Egun honetan Oiardo Kiroldegian eskaintzekoak ziren emanaldirako landu duten murala. Murala oihal batekin estalia zela abiatu dute emanaldia. Ekitaldi kendu diote estalkia, merezitako ohore guztiekin, LH-ko ikasle talde batek dantzatu duen aurreskuaren ostean.

#Kilometroak15 urtean egonik, Gattunk leloa zuen mural koloretsu eta pertsonalizatua aurkeztu digute. Muraleko irudiak badu bere istorioa. Antza, 5 urteko ikasle baten marrazkian oinarriturikoa baita. Egilea, murala landu dutenak bezala, artista bikaina zalantzarik gabe.