Aspaldiko herri bazkari jendetsuena, aurtengo Ikastola Egunean

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 7a, 15:58

Azken urteotako herri bazkari jendetsuena 2015eko Ikastola Egun honetan. Guraso, langile eta ikasleen artean, ia 500 lagun bildu dira, txiki utzi duten frontoian. Gehienak mahaian lekua hartzen ari ziren artean, goizetik bazkaria prestatzen, mahaiak jartzen eta zerbitzatzen auzolanean gogor aritu da herritar talde bat. Ixak Arrutik eta Gari Otamendik girotuko dute bazkalostea, Gattunk ukituz jantzi duten oholtzatik.

Lanen erakusketa eta jolasak goizean

Ikasleak izan dira Ikastola Eguneko jaun eta jabe, goizean zehar. Batetik, ikasturtean zehar egin dituzten eskulan eta teknologiako proiektuak erakusgai izan dira. Gattunk marka nonahi ageri zen, hainbat proiektuetan. Kanpoan artean, ikasleen arteko jolasak ospatu dira. Aurten berrikuntzekin. Ikastolatik zirkuitu moduan planteatu dute ekimena, ikasle denek jolas guztietan parte hartzeko aukera izan zezaten. Lehiakortasuna alboratzeko asmoz, ez da proba puntuagarririk izan aurten. Goizak eman duena segidan, iruditan: