Alebin futbol taldea osatzeko izen ematea gaur Haranen

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 8a, 08:54

2015-16 denboraldiko alebinen futbol taldean parte hartu nahi dutenek, astelehen honetan, ekainaren 8an Haranera gerturatu daitezela izen ematera, 17:00-18:30 artean. Ekainaren 13an guraso bilera egingo dute.

Kadeteen taldea osatzeko deialdia

Alebinen antzera, datorren 2015-16 denboraldian futbolean aritu nahi duten kadete mailako jokalariek (2000-01 artean jaiotakoek) ostegunean Haranera gerturatu daitezela, 18:00etan. "Taldeko arduradunek, jokatzeko prest daudenen datuak bilduko dituzte. Entrenatzeko arroparekin azaldu", ohartarazi dute Usurbil F.T.-tik.

Usurbil Cup

38 talde, ehunka haur eta gaztetxo ari dira parte hartzen Usurbil Cup-en. Txapelketa betean dira. Jardunaldi bat bestearen atzetik egunotan.

U.F.T. Eguna

Ekainaren 20an ospatuko dute herriko futbol taldeek, kirol urteari amaiera emango dio jai eguna. Egunean zehar jolasak antolatu dituzte taldeko kide gaztetxoenentzat. Eta gauean Atxega jauregian afaritarako bilduko dira, jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak.

Kirol jardueren inguruko hitzaldia

Kirol jardueren inguruko hausnarketarako hitzaldi interesgarria antolatu zuen Usurbil F.T.-k maiatzaren 28an. Herriko kirol eskaintzaz aritu ziren, haur edo gaztetxo batek noiz hautatu behar lukeen kirol jarduera bat edo besteā€¦ Ahotan hartu zituzten gaiok, besteak beste, Luis Zulaika adituak eta herriko nahiz klub ezagunetan dabiltzan zenbait kirolari usurbildarrek.

Etapa bakoitzean kirol jarduera bakarrean edo gehiagotan aritzea komenigarriagoa ote den, hitzaldiko gai nagusietako bat izan zen. Zulaikak argi du; haurtzaroa kirol jarduera ezberdinez gozatu eta oinarrizko trebetasunak lantzeko garaia da. Eta gerora eman behar da, aniztasun horretatik teknifikaziorako jauzia. Garrantzitsuena ordea, maila bakoitzean zer egin nahi den argi izatea dela dio Zulaikak.