Uztaila eta abuzturako, 3-12 urte arteko haurrei zuzenduriko udako txokoak antolatu ditu Zubietako Guraso Elkarteak, Usurbilgo Udalaren laguntzaz. Txokoak goizez izango dira, astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30 artean Eskola Txikian. Izen emateko azken eguna astelehen hau, ekainaren 8a. Apuntatzeko orriak, Zubietako Eskolan eta Alamandegi tabernan eskura ditzakezue. Datu pertsonalekin bete ostean, Zubietako Herri Batzarrak Alamandegin duen postontzian utzi beharko dira. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "kuota izena ematen duten haurren kopuruaren arabera zehaztuko da". Argibide edo informazio gehiago behar duenak, deitu dezala 608 663 047 telefono zenbakira (Bakartxo).
Udajolaseko guraso bilera, asteazkenean
Udajolasen izena eman duten haurren gurasoentzako oharra; aisialdi ekimenari buruzko argibideak jasotzeko, urteroko bilera asteazken honetan, ekainaren 10ean arratsaldeko 17:00etan Potxoenean. Udalekuak berriz, Santixabelak bukatu eta biharamunetik, uztailaren 6tik hasita uztailaren 30era arte. Astelehenetik ostiralera, goizez eta lau orduz, 9:30-13:30 artean frontoian.
Aginagako Udako Txokoetako izen ematea, ekainaren 12ra arte
San Praixku Guraso Elkarteak antolaturiko 4-12 urte artekoentzako aisialdiko ekimena, ekainaren 22tik aurrera, uztaila amaierara arte. Egunero, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara (sarrera ordua, 10:00ak arte). Izena emateko: 607 484 597 (Ainhoa) edo aginaga@eskolatxikiak.org. Prezioa, izen emate kopuruaren arabera zehaztuko dute.