Ikastolako langileak gaur, irailaren 12ko erronka prestatzen hasten lehenak

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 8a, 09:12

Sortu zenetik gaur arte, Udarregi Ikastolako kide izan diren langileak, hezitzaileak, ikasleak, ikasleon senideak... denak "Lotzen GaTTunk" kanta abesten jarri nahi ditu, #Kilometroak15-eko ikuskizun batzordea eta Jaione Eskudero ikastolako musika irakaslea antolatzen ari diren ekimen erraldoi berri batek.

Ez dute apustu makala egin; 1.000 lagunetik gora bildu nahi dituzte irailaren 12an Mikel Laboa plazan. Denak batera, urriaren 4ko jaialdirako sortu den abestia kantatzean datza erronka berriak. Ekitaldi erraldoi honetarako prestaketa lanak aurrez bideratuko dituzte noski.

Udako oporraldia tartean izanda, ekainean zehar eta iraileko lehen egunetan taldekako hainbat entsegu saio deitu dituzte Agerialden; langileentzako entseguak, ikasle eta ikasle ohiei zuzendurikoak, ikasleen senideentzako... Eta baita, irailaren 12ko hitzorduan parte hartu nahi duten guztientzako entsegu saio orokorrak ere. "Azaldu zaitez entseguetara eta entseguetara etortzea ezinezkoa izan bazaizu, etor zaitez entsegu orokorrera", luzatu dute gonbita antolatzaileek.

Entseguak abiatzear

Aste honetarako deitu dituzte taldekako lehen entsegu saioak Agerialdeko musika gelan. Hasteko, langileen txanda astelehen honetan, asteazkenean guraso eta guraso ohiena:

Ekainak 8, astelehena

14:30 Ikastolako irakasle espezialistak, zuzendaria eta idazkariak, Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzako irakasleak eta irakasle ohiak.

Ekainak 10, asteazkena

18:30 Guraso eta guraso ohiak, emakumeak: amak, izebak, amonak…

19:00 Guraso eta guraso ohiak, gizonezkoak: aitak, osabak, aitonak…

Ekainak 11, osteguna

14:30 LH eta DBHko irakasle eta irakasle ohiak.

Ekainak 12, ostirala

Ikastolako langileak: jangelako langileak, autobuseko arduradunak, garbitzaileak, mantenuko arduraduna eta arduradun ohiak…

Ekainak 15, astelehena

14:45 DBHko ikasleak eta ikasle ohiak.

Ekainak 17, asteazkena

18:30 Lehen entsegu saio orokorra; Agerialdeko jolastokian.

Tokia: entsegu saioak Agerialdeko musika gelan, ekainaren 17ko entsegu orokorra aldiz Agerialdeko jolastokian.

Oharra: entsegu saio gehiago iraila hasieran.

LOTZEN GATTUNK...

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

lokarri listari sokari hari

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hari artean, hari tira hari hari

Hari artean, ahalari tiraka

Hari artean, hariari tiraka ari

Hari artean, hari ariketa

Hari artean, hari tira hari tira

Ahalari tiraka, hariketa hariketa

Hari GaTTunk

ari GaTTunk TTunk

Hari GaTTunk

baGaTTunk ari

Hari GaTTunk

ari GaTTunk

BaGaTTunk hari

hari GaTTunk GaTTunk

Lotu josi heldu

Bai baGaTTunk

ba ote goaz

goaztean

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, gatoztin

Bai baGaTTunk

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan,

goaztean

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin