Arratsaldeko 19:00etan hasita, Hernaniko Beterri Garapen Integralerako Agentziaren egoitzan (Florida Auzoa 28an). Foru Aldunditik, eskualdeko herritarrak gonbidatu dituzte hitzordura; usurbildarrak tartean. Aurreko hilabeteetan herriz herri bideraturiko parte hartze prozesuko saioetan, Internet bidez eta postontzietan, guztira 155 ekarpen egin dituzte herritarrek. Gogoan izan, 2 milioi euro dituzte Buruntzaldeko herritarrek, eskualdean zertan inbertitu erabakitzeko. "Proposamen horiek aztertu eta batzuk alde batera utzi dira, bi baldintza nagusiak betetzen ez dituztelako (gaia Foru Aldundiaren eskumenekoa izatea eta eskualde izaera edukitzea, hau da, herri bat baino gehiagotan garatzea). Beste batzuetan proposamenak elkartu egin dira, gai berari buruzkoak zirelako", Aldunditik berri eman dutenez.
Azkenean Hernaniko batzarrean aurkeztuko duten 72 proposameneko zerrenda osatu dute. "Gai edo arlo hauetan sailkatu dira proposamenak: berdintasuna, parte hartzea, euskara, aniztasuna; gizarte politika; ingurumena; Kultura, gazteria eta kirola; Landa garapena / Ekonomia; Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak. 72 ekarpen hauetatik 10 lehenesteko deitu dute astearte honetako batzarra.
Informazio gehiago: aurrekontuahobetzen.eus