Giza-kate historikotik urtebetera, Gure Esku Dago ekainaren 21ari begira

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 8a, 14:59

2015eko ekainak 8 ditu astelehen honek. Duela urtebete non zineten galdetuz gero, 900 usurbildarrek baino gehiagok, igande eguzkitsu hartan Uharte-Arakilen zinetela erantzungo zenukete. Elkarri eskua emanda, euskaldunon erabakitze eskubidearen alde Gure Esku Dago mugimenduak deituta, Durango Iruñearekin lotu zuen giza-kate historikoan. Albiste honi atxikitako bideoan duzue, egun hartan usurbildarrek Nafarroako Sakanan osaturiko kilometroa.

Urtea bete da ordutik. 2015eko ekainak 8 ditu gaur. Gure Esku Dagok prest du, iaz erabakitze eskubidea aldarrikatzetik aurten aipatu eskubidea gauzatzera eskatzera igarotzeko ekainaren 21ean hiriburuetan antolatu dituen ekimenen egitaraua. Usurbildarrak Donostiara gerturatzera deitu dituzte. Ostiralero frontoi inguruan jartzen duten mahai ibiltarian, edota ostiral honetarako, ekainaren 12rako 19:30etan Potxoenean deitu duten bilera irekian argibide gehiago emango ditu Usurbilgo Gure Esku Dago lan taldeak.

Herriko lan taldeak, 16 bolondres behar ditu, "oihal katearen bizkarrezurra antolatzeko".

Ekainak 21, igandea

Usurbildar, aginagar eta zubietarrek, Donostian dute hitzordua:

Oihal kate erraldoia Urumea ibaiko 6 zubien artean:

11:30 Partehartzaile bakoitza bere lekuan jarri. Usurbildarrak, lasartearrekin batera, Kursaal aldetik zenbatzen hasita, bigarren zubi ingurura gerturatzeko deialdia. Askatasuna etorbidea amaitzen den ingurura.

12:00-12:30 Oihal-kate erraldoia.

Anoetan:

16:30 Anoetako ateen irekiera.

17:30 Ekitaldi nagusia: dantzariak, danborrada, musika ikuskizunak, abesbatza, hautestontzi erraldoiaren eszenografia…
 Sarrerak: haurrek 5 eurotan, helduek 10 eurotan. Eskuragarri, Gure Esku Dago taldekoen mahai ibiltarian, Kiroldegian eta Lizardin.

Alde Zaharrean:

12:30 Bulebarrean: herri dantzak.

12:30 Kalez kale: kantu-jira, Kaskarinak eta Donostiako txistulariak.

Anoeta inguruan: 

11:00 Gunearen irekiera.

Egunean zehar, jatekoa eta edatekoa: sagardo dastatzea, txekor errea, taloak, kaxuelitak, edariak…

20:00 Ospakizun erromeria.

Miniestadio inguruan:

Egunean zehar, ogitartekoak, taloak, edariak…

11:30-0:00 Kontzertu maratoia.

Anoetako 17:30etako ekitaldi nagusia, zuzenean jarraitzeko aukera.

Ilunbe-Familia Gunea:

Egunean zehar, puzgarriak, tailerrak, abentura parkea, tirolina, apar festa…

12:30 “Ilunbe izarrez argitu” ikuskizuna, Gipuzkoako pailazoak, suhiltzaileak, “Gu ta gutarrak”, Irrien Lagunak…

14:00 Irri bazkaria. Paella. Leku mugatua; txartelak aurrez eskuratu behar.

15:30 Dantzaldia: Txantxariak eta Irrien Lagunen eskutik.

Ohar garrantzitsuak:


-Donostiara joateko garraio publikoa erabiltzeko deialdia.

-Ingurua garbi mantendu jaialdi egunean.

-Gure Esku Dagoren kamiseta jantzita eraman.

Informazio gehiago: gureeskudago.eus

Antolatzailea: Gure Esku Dago.