Argiketariak, iturginak, kamioi eta kamioneta garraiolariak, igeltseroak edota muntaketa lanetan laguntzeko prest dauden herritarrak ongi etorriak izango dira taldean, batzordea sendotu nahi dute eta.
Animatzen zaretenok, gerturatu datorren astelehenean, ekainaren 15ean, #Kilometroak15 ekimeneko muntaketa batzordeak arratsaldeko 19:00etan Potxoenean deitu duen bilerara. “Bertan, izena eman nahi dutenak eta dagoeneko taldean daudenak elkartu nahi dira. Orain gaudenok eta laster izango garenok, elkarri lagunduz eta elkarrekin gozatuz, goaztean!”, diote muntaketa batzordekoek.
Estreinaldi jendetsu eta hunkigarria
Hunkidura eragin eta harrera beroa izan du Udarregi Ikastolaren sorreraren inguruan Aitziber Elortza eta Jexux Agirresarobek, sortzaileen ausardia eta eginiko lan izugarria omentzeko ekotzi duten dokumentalaren estreinaldiak. Aurreko ostiraleko proiekzioan Sutegi bete zuten, baita hunkitu ere. Egileek egitasmoan parte hartu zutenei eskerrak eman eta hausnarketarako gonbita luzatu zuten. Dokumentala aurrerago eskuragarri jartzeko asmoa dute.