Hauteskundeetako emaitzak baloratu eta udal taldea agurtzeko, EHBilduren bi ekitaldi egunotan

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 9a, 09:10

Koalizioak maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetako emaitzak baloratzeko EHBilgunea eta 2011-15 legegintzaldian Udalean izan duten taldea agurtu eta eskertza adierazteko ekitaldia antolatu ditu egunotarako. Hitzorduotan eta larunbatean udalbatza berria eratzeko ospatuko den ekitaldian parte hartzeko gonbita luzatzen dute:

Ekainak 11, osteguna

19:00 EHBilgunea Potxoenean: maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen balorazioa.

Ekainak 13, larunbata

Udalbatza berria eratzeko ekitaldiaren ostean, EHBilduko udal taldea izan denari eskertza eta udal talde berriari harrera ekitaldia, udaletxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazan.

Deitzailea eta irudia: Usurbilgo EHBildu.