Astearte honetakoa, ekainaren 9koa du Kantu Taldeak udako oporraldi aurreko azken entsegu saio eguna. Ohi bezala, Udarregi Ikastolako kantu gelan bilduko dira, 18:30-19:30 artean.
Ikasturtea behar bezala amaitzeko ordea, afari bat antolatu dute kantu zaleekin ekainaren 19rako, Patri jatetxean. Irekia izango da, edonor joan daiteke. Hori bai, aurrez izena eman 686 969 112 (Ana) telefono zenbakira deituta.
Aldaketarik ez bada behintzat, ekaina amaieran ez da kantu-jirarik ospatuko. Udako opor aurreko azken hitzordua, ohi bezala, uztailaren 1etik 5era ospatuko diren Santixabelen baitan ospatuko den saio berezian.