Badatoz San Juanak, ekainaren 19tik 24ra ospatuko dira aurten. Kalezarko jaien baitan, Oilasko Biltzaileen Eguna antolatu dute hilaren 20rako. Biltzaile txikiak kalejiran irtengo dira goizean, eta gero bazkaria antolatu dute auzoko plazan. Otordurako txartelak, Kaffa kafetegian salgai izango dituzue ekainaren 17ra arte:
Ekainak 19, ostirala
18:00 Buruhandiak.
19:00 Auzotarren arteko jokoak.
23:30 Kontzertuak: Voltaia, Lauroba, Zesuma.
Ekainak 20, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian eros daitezke, ekainaren 10tik 17ra bitartean).
16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
18:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, buruhandiak.
00:00 DJ Gude.
Ekainak 21, igandea: Umeen Eguna
10:00 XIII. Ume krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.
Ekainak 23, asteartea: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.
Ekainak 24, asteazkena: San Juan Eguna
11:30 Meza Nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 Gorritiren Showa.
17:00 Buruhandiak.
19:00 Soka Dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.