Langabezia beherantz Usurbilen, aldi baterako enplegua nagusi ordea

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 10a, 09:20

Langabezia-tasa beherantz hirugarren hilabetez jarraian Usurbilen. Estatuko Enplegu Zerbitzuak 325 langabetu zenbatu zituen maiatzean, udalerri honetan. Apirilean baino 6 langabetu gutxiago. Azken hiruhilekoan, 347tik 325era murriztu da lanik gabeko herritarren kopurua.

Baina hemen txanponaren beste aldea; lana aurkitu duten gehienek, aldi baterako sinatu dute kontratua. Maiatzean 323 lan kontratu erregistratu ziren. Horietatik ia denak, 302, aldi baterako. Desoreka nabaria baita, gizon eta emakumeen artean. 183 gizonezko kontratatu ziren, 140 emakumezko. Usurbilgo langabetuak nagusiki, 25-44 urte arteko emakumea izaten segitzen du.

Beherakada orokorra

Usurbilen bezala, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere behera egin du langabeziak. Apirilean baino 119 langabetu gutxiago bailaran maiatzean, eta 1.363 gutxiago Gipuzkoan.

2015eko maiatza

Usurbil: 325.     Buruntzaldea: 4.533.    Gipuzkoa: 44.425.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 155.

25 urtetik behera: 7.

25-44 urte artean: 71.

45 urtetik gora: 77.


Emakumezkoak: 170.

25 urtetik behera: 9.

25-44 urte artean: 84.

45 urtetik gora: 77.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 11.

Industria: 56.

Eraikuntza: 32.

Zerbitzuak: 208.

Aurretik lanik gabe: 18.

Erregistraturiko lan kontratuak

Guztira: 323.

Aldi baterakoak: 302.

Zerbitzuen sektorean: 200. Industrien sektorean: 118.

Sexuaren arabera: 183 lan kontratu gizonezkoenak, 140 emakumezkoenak.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 959.

Astigarraga: 306.

Hernani: 1.262.

Lasarte-Oria: 1.329.

Urnieta: 352.

Usurbil: 325.

Guztira: 4.533.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 44.425.