Kadeteen futbol taldea osatzeko, izen ematea 18:00etan Haranen

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 11a, 09:25

Astelehenean alebinekin egin bezala, datorren 2015-16 denboraldian futbolean aritu nahi duten kadete mailako jokalariek (2000-01 artean jaiotakoek) ostegun honetan Haranera gerturatu daitezela, 18:00etan. "Taldeko arduradunek, jokatzeko prest daudenen datuak bilduko dituzte. Entrenatzeko arroparekin azaldu", ohartarazi dute Usurbil F.T.-tik.

U.F.T. Eguna

Ekainaren 20an ospatuko dute herriko futbol taldeek, kirol urteari amaiera emango dio jai eguna. Egunean zehar, jolasak antolatu dituzte taldeko kide gaztetxoenentzat. Eta gauean Atxega jauregian afaritarako bilduko dira, jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak.