Koalizioak maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetako emaitzak baloratzeko EHBilgunea deitu du ostegun honetarako. Eta 2011-15 legegintzaldian Udalean izan duten taldea agurtu eta udal ordezkariei eskertza adierazteko ekitaldia larunbatean, udalbatza berria eratu ostean. Hitzorduotan parte hartzeko gonbita luzatzen dute:
Ekainak 11, osteguna
19:00 EHBilgunea Potxoenean: maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen balorazioa.
Ekainak 13, larunbata
Udalbatza berria eratzeko ekitaldiaren ostean, EHBilduko udal taldea izan denari eskertza eta udal talde berriari harrera ekitaldia, udaletxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazan.
Deitzailea eta irudia: Usurbilgo EHBildu.