Oiardo Kiroldegiko instalakuntzen irauntzaile bat errelebo kontratu bidez hartzeko lan deialdia argitaratu du Usurbilgo Udalak. Lehiaketa-oposizio bidez hautatuko da langile berria.
"Usurbilgo kirol instalazioak egoera onenean mantentzea. Kirol instalazio eta zerbitzuen funtzionamendu egokia bermatzea", horiexek aukeratuko den langileak izango dituen zeregin nagusiak.
Eskabideak udal erregistroan aurkeztu beharko dira, ekainaren 9tik zenbatzen hasita 15 lan eguneko epearen barruan.
Lan deialdiaren oinarriak eta eskabideak aurkezteko inprimakiak usurbil.eus atarian edo ekainaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsultatu eta eskuratu ditzakezue.