Aginagako Udako Txokoetan izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2015eko ekainaren 12a

Aginagako udako txokoetan izen emateko azken eguna ostiral honetan, ekainaren 12an. Izena emateko deitu 607 484 597 (Ainhoa) telefono zenbakira edo idatzi aginaga@eskolatxikiak.org helbidera. Prezioa, izen emate kopuruaren arabera zehaztuko dute.

San Praixku Guraso Elkarteak antolaturiko 4-12 urte artekoentzako aisialdiko ekimena, ekainaren 22tik aurrera, uztaila amaierara arte. Egunero, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara (sarrera ordua, 10:00ak arte).