Bazkideak larunbateko batzarrera deitu ditu Usurbil K.E.-k

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 12a, 08:55

Bazkideak batzar batera deitu ditu Usurbil Kirol Elkarteak larunbat honetarako, ekainaren 13rako, goizeko 11:00etan Sutegin. Honatx gai zerrenda:

1-Lehendakariaren agurra.

2-2014/2015 denboraldiaren kirol balantzearen aurkezpena, eta onarpena, egoki bada.

3-2015/2016 denboraldiaren kirol aurreikuspenen aurkezpena, eta onarpena, egoki bada.

4-Diru-kontuak. 2014/2015 denboraldiko balantzea eta 2015/2016 denboraldiko aurrekontuaren aurkezpena, eta onarpena, egoki bada.

5-Galdera-eskaerak.

Usurbil K.E.-ren Eguneko afaritarako txartelak salgai 

"Adin desberdinetako neska-mutilak, entrenatzaileak, beteranoak... eskubaloian jokatzen ikusi ahal izango ditugu. Eta gauean, indarrak berreskuratzeko, herri-afaria. Tiketak salgai Aitzagan eta Bordatxon egongo dira ekainaren 17ra arte. Afarira denei deitzen zaie, adin guztietako jokalariei, entrenatzaile, delegatu, zuzendaritza-kide, eta aurten bereziki, baita guraso, zaletu, beterano eta klubarekin zerikusia izan duen guztiei", nabarmendu dute Usurbil K.E.-tik.

Granollers Cup

Ehunetik gora lagun joango dira hilabete amaieran Bartzelona aldera. Ekainaren 24tik 28ra Granollers hirian jokatuko den eskubaloi txapelketan parte hartuko du aurten ere, Usurbil K.E.-k.

Alebin mutilak, Gipuzkoako txapeldun

Udarregi 6B taldeak Gipuzkoako txapeldun amaitu du denboraldia, aurreko asteburuan finalerdietan Zumaiako Pulpo menderatu, eta finalean, Irungo Txingudi taldearen aurrean nagusitu ostean. Usurbil K.E.-tik gogorarazten dutenez, "ordutik txapeldunen talde gaztetxo bat gehiago dugu herrian! Zorionak!", adierazi dute Usurbil K.E.-tik.

134 lagun Leioan

Leioako Askartza taldeak antolaturiko txapelketa jendetsuan parte hartu zuen Usurbil Kirol Elkarteak. "134 neska-mutil izan ginen bertan, 12 taldetan banatuta. Horietatik 9 finalerdietara iritsi ziren, eta batzuk txapelketa irabazi baita euren mailan!", adierazi dute kirol elkartetik.

Irudia: Usurbil Kirol Elkartea.