Usurbil musikaz blaituko du Zumartek, larunbateko 30. urtemugako festan

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 12a, 09:40

Hiru hamarkada luze bete ditu Zumartek, usurbildarren artean musikarako zaletasuna pizten eta herritarrak musikan hezten. Eta urtemuga borobil hau ospatzera doaz, ikasleak protagonista izango dituen ekitaldi ziklo batekin. Ekainaren 13a izango dute jai egun nagusia, hitzorduon bueltan:

Ekainak 13, larunbata

10:30 Txistularien kalejira.

12:30 Musika txokoko ikasleen emanaldia frontoian.

17:00 Zumarte-Txiki, Zumarte eta Zumarte-Gazte abesbatzen emanaldia Elizan.

19:30 Trikitilarien kalejira.

22:30 Trikitilari-Panderojole/Folk/Pop/Rock taldeen kontzertua frontoian.

Ekainak 15, astelehena

18:30 Piano, saxo, klarinete eta biolineko ikasleen audizioa, Zumarte Musika Eskolako Ganbaran.

Ekainak 18, osteguna

19:00 Ikasleen emanaldia Sutegin: bakarlari, bikote, talde instrumental txikiak. Gitarra taldea, klarineteak, saxofoiak, flautak, biolin taldea...

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.