Maiatzaren 24ko udal hauteskundeen osteko udalbatza berria osatzeko ekitaldia larunbat eguerdiko 12:00etan, Usurbilgo Udaleko pleno aretoan. Udalbatza eratu eta alkate berria hautatuko da hitzordu berean. Zinegotzi helduenak eta gazteenak osatuko duten mahaiak bideratuko du alkate berria hautatzeko prozesua. Dena aurreikusi bezala badoa, EHBilduko hautagai Xabier Arregi izendatuko dute alkate. Mertxe Aizpuruaren eskutik jasoko du aginte ikurra, zumia.
EHBilduren ekitaldia
Azken lau urteotan alkate izan dena eta gobernu taldean lanean aritu diren EHBilduko kideak agurtu eta eginiko lana eskertzeko ekitaldia antolatu du koalizioak, udalbatza berria eratzeko ekitaldia amaitu osterako, larunbat eguerdirako udaletxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazan. Herritarrei bertaratzeko gonbita luzatzen diete.
Akabo 2011-15 legegintzaldia
Legegintzaldia amaitzearekin batera, udal ordezkari gehienek Udala utziko dute. Hamahirutik lau kideek baino ez dute jarraituko:
Udala utziko dutenak:
-EHBildutik:
Mertxe Aizpurua
Josu Portu
Enara Arbizu
Joxe Ramon Furundarena
Eustakio Arrojeria
Jose Maria Rivadeneyra
-Hamaikabat:
Luis Mari Ormaetxea
Josune Urkia
-PSE-EE:
Ricardo Crespo
Jarraituko dutenak:
-EH Bildutik:
Alaitz Aizpurua
Jone Urdanpilleta
Iñaki Ugarte
-EAJ-PNV-tik:
Josune Urkola
9 kide berri, datorren 13ko udalbatzan
Hona hemen, hauteskundeetako hautagai zerrenden hurrenkera kontuan izanda, larunbatean kargua hartuko duten 13 udal ordezkariak:
-EH Bilduk 8 ordezkari izango ditu:
Xabier Arregi Iparragirre
Alaitz Aizpurua Labaka
Xuban Zubiria Elexpe
Jone Urdanpilleta Urdanpilleta
Iñaki Ugarte Agirre
Irene Garcia Palacios
Josune Estella Arranz
Jose Mari Iribar Zapirain
-EAJ-PNV udal taldeak 4 ordezkari izango ditu:
Josune Urkola Larrarte
Mirari Azurmendi Sorazu
Andoni Atxega San Sebastian
Carlos Perez Fraisoli
-PSE-EE-k ordezkari bakarra izango du:
Fermin Orue-Echevarria Iturri