Zubietan, errauste-planta ezartzeko aukeratu zuten gunera igo dira eta "Errausketarik ez" dioen pankarta erraldoia zabaldu dute. Argazkiak, bideo bat eta ondoko hitzak bidali dizkigute: "2015eko ekainaren 11a, Gipuzkoarron diputazioa berriz ere eskuz aldatzera doa, eta horrekin batera erraustegiaren mamua itzui da. Politikarien asmoak ikusita, eta errauste planta berriz martxan jartzeko duten intentzioaren aurrean, herritarrez osatutako talde batek beraien haserrea plazaratu dugu. Herritarrok argi dugu guztiontzat, eta eta batez ere ingurukoentzat hain kaltegarria den erraustegia bigarren adliz geldiaraziko dugula beharrezkoa bada. Garbi erakutsi da ez dela beharrezkoa. Herritarrok ez gaude prest gure osasunarekin jolasteko, ezta inguirumenarekin ere. Gure erabakia errespeta dezatela. Beharrezkoa ikusten dugu gizartea berriz aktibatzea eta proiektu honen aurrean hortzak erakustea. Herritarron borrokaz posible dela ikusi dugu. Sar dezatela erraustegia nahi duten lekutik".