Txikiekin hasi da ospatzen Zumarte, bete dituen 30 urteak

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 13a, 12:33

30 urteak ospatzeko egun handia du larunbat hau, Zumarte Musika Eskolak. Ikasle txikienekin hasi du eguerdian frontoian, gauera arte luzatuko den jaialdia. Musika Txokoko ikasleen kantu eta dantza ikuskizun ederrarekin. Frontoia ikus-entzuleez bete zaie.

Datozen orduotan segiko dute 30. urtemugako ospakizunek:

Ekainak 13, larunbata

17:00 Zumarte-Txiki, Zumarte eta Zumarte-Gazte abesbatzen emanaldia Elizan.

19:30 Trikitilarien kalejira.

22:30 Trikitilari-Panderojole/Folk/Pop/Rock taldeen kontzertua frontoian.

Ekainak 15, astelehena

18:30 Piano, saxo, klarinete eta biolineko ikasleen audizioa, Zumarte Musika Eskolako Ganbaran.

Ekainak 18, osteguna

19:00 Ikasleen emanaldia Sutegin: bakarlari, bikote, talde instrumental txikiak. Gitarra taldea, klarineteak, saxofoiak, flautak, biolin taldea...

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.