Erronkez beteriko Kilometroak urte honetan, egunotan iragartzen ari garen hitzordu berri bat apuntatu zuen agendan; irailaren 12an Mikel Laboa plazan "Lotzen GaTTunk" abestia denon ahotsez abesteko ekimena antolatzen dabiltza Jaione Eskudero Udarregi Ikastolako irakaslea eta ikuskizunetako batzordea. Hamarkada hauetan ikastolarekin modu batean edo bestean loturarik izan duen herritar oro bildu nahi dute #Kilometroak15 ekimeneko kanta abestu eta dantzatuko duten ekitaldian.
Entsegu saioak aurreko astean abiatu ziren. Aste honetarako bi hitzordu garrantzitsu. Ikasleen prestaketa saioa astelehen honetan, baina adi; asteazkenean, entsegu saio orokorra:
Ekainak 15, astelehena
14:45 DBHko ikasleak eta ikasle ohiak.
Ekainak 17, asteazkena
18:30 Lehen entsegu saio orokorra; Agerialdeko jolastokian.
Tokia: entsegu saioak Agerialdeko musika gelan, ekainaren 17ko entsegu orokorra aldiz Agerialdeko jolastokian.
Oharra: entsegu saio gehiago iraila hasieran.
LOTZEN GATTUNK...
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen gattun harira
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk
Hariketan ari
Harik eta behar den artean ari
artean arin
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen gattun harira
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk
lokarri listari sokari hari
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen gattun harira
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk
Hari artean, hari tira hari hari
Hari artean, ahalari tiraka
Hari artean, hariari tiraka ari
Hari artean, hari ariketa
Hari artean, hari tira hari tira
Ahalari tiraka, hariketa hariketa
Hari GaTTunk
ari GaTTunk TTunk
Hari GaTTunk
baGaTTunk ari
Hari GaTTunk
ari GaTTunk
BaGaTTunk hari
hari GaTTunk GaTTunk
Lotu josi heldu
Bai baGaTTunk
ba ote goaz
goaztean
Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, gatoztin
Bai baGaTTunk
Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan,
goaztean
Hariketan ari
Harik eta behar den artean ari
artean arin