Ostiralean hasi eta ekainaren 24ra arte jai dute Kalezarren. Badatoz San Juanak, zaku bete ekitaldirekin; San Juan eskea eta sua, Umeen Eguna, oilasko biltzaileena, kontzertu gauak... Auzora gerturatzen den oro asebetetzeko asmoz:
Ekainak 19, ostirala
18:00 Buruhandiak.
19:00 Auzotarren arteko jokoak.
23:30 Kontzertuak: Voltaia, Lauroba, Zesuma.
Ekainak 20, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian eros daitezke, ekainaren 10tik 17ra bitartean).
16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
18:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, buruhandiak.
00:00 DJ Gude.
Ekainak 21, igandea: Umeen Eguna
10:00 XIII. Ume krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.
Ekainak 23, asteartea: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.
Ekainak 24, asteazkena: San Juan Eguna
11:30 Meza Nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 Gorritiren Showa.
17:00 Buruhandiak.
19:00 Soka Dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.