Arropa diseinatzaileenaren ostean, beste lau erakusketa asteotan

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 16a, 08:30

Hamabost egunez, Sutegin ikusgai izan dugun bertako arropa diseinatzaileen erakusketaren ostean, bestelako lan bilduma gehiago ikusteko aukera izango dugu laster kultur etxean. Batetik, herrian ditugun bi sortzaile taldeek antolaturiko bi erakusketa. Ikasturtea amaitzear dutenean, azken hilabete hauetan eginiko artelanak ezagutzeko aukera eskainiko digute Artzabalgo pintura taldeak eta Zirriborro Tailerrekoek.

Bestalde, ekainaren 28an gogoan izango den LGBT kolektiboaren Nazioarteko Askatasun Egunaren harira, Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak "Transexualitatea ikusgai, ikasgai" erakusketa antolatu du. Eta uztailaren 6ra arte, herritar batek Artzabalen zintzilikatu duen argazki bilduma bat ere ezagutu dezakezue:

Usurbildar baten argazki erakusketa Artzabalen

Argazki bilduma berria ikusgai Artzabalen. Kasu honetan, usurbildar baten lan sorta. Maria Jesus Etxeberria herritarraren “Euskal Herria lainopean” izeneko argazki erakusketaz gozatu ahal izango duzue, uztailaren 6ra arte.

Artzabalgo pintura ikastaroko ikasleen lan erakusketa

Epea: ekainak 19-21.

Ordutegia:

-Ostiralean: 15:30etatik aurrera, 19:00etan inaugurazioa.

-Larunbatean: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00.

-Igandean: 10:00-13:00.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Antolatzailea: Artzabalgo pintura ikastaroko taldea.

"Transexualitatea ikusgai, ikasgai" argazki erakusketa

Epea: ekainak 22-29.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Gaia: "Ekainak 28a, LGTB kolektiboaren Askatasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak Transexualitatea ikusgarri egiteko beharrari eutsiko dio erakusketa honen bitartez".

Erakusketarekin batera, transexualitatea ulertu eta errealitate honetara hurbiltzeko arreta zerbitzua eskainiko du Sexune elkarteak erakustaretoan, baita ikus-entzunezkoak proiektatu ere. Honez gain, Sutegi udal liburutegiak, transexualitatea jorratzen duten liburu, ipuin, artikulu, dokumental, pelikula… eskura jarriko ditu.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udal Sexu Aholkularitza Gunea eta Elena Jimenez, Usurbilgo Udal Sexu Aholkularitza Guneko sexologoa.

Zirriborro Tailerrekoen erakusketa

Epea: ekainak 30-uztailak 7.

Ordutegia: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Antolatzailea: Zirriborro Tailerra.