Usurbil Futbol Taldearen Eguna larunbatean

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 16a, 08:45

Akabo Usurbil Futbol Taldearentzat ere kirol urtea. Usurbil Cup azken txanpan dute, ekainaren 27rako antolatu dute sari banaketa. Aurretik, denboraldia behar bezala amaitzeko futbol taldearen eguna ospatuko dute larunbat honetan. Taldeko kide diren jokalari, entrenatzaile, eta zuzendaritzako kideak bilduko dituzte ekimenok:

Ekainak 20, larunbata

11:00 Jolasak futbol eskolako neska-mutilekin eta alebinekin.

13:00-13:30 Bazkaria Askatasuna plazan.

21:00 Usurbil FTko afaria Atxega jauregian.

Antolatzailea: Usurbil F.T.