Urritik aurrera, 2015-16 ikasturtean zehar euskara ikasi edo maila hobetu nahi duzuenontzat eskaintza interesgarria du AEK-k. Hainbat abantailez baliatzeko aukera izango duzue, baldin eta izena ekainaren 19a baino lehen ematen baduzue: batetik, %5eko deskontua ikasturte berriko matrikulazioan; ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ordainketa epeei eta lehentasuna taldeak eratzeko orduan.
Orain matrikulatuz gero, izen ematearekin batera, lehen diru ekarpena ere, hau da, lehenengo ordainketa ere bideratu beharko da:
-120 euro, 240 ordutik gorako ikastaroetan.
-100 euro, 120-240 ordu arteko ikastaroetan.
Matrikulatu eta gerora ikastaroa ez egitea erabakitzen duenarentzat oharra: "aurre-matrikularen %100 itzuliko zaizu, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Data horretatik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira".
Udako ikastaroak
100 orduko ikastaro trinkoak uztailan eta irailan, lehen, bigarren eta hirugarren hizkuntza eskakizunak edo EGA prestatzeko saioak, 2 asteko barnetegiak, familia barnetegiak, barnetegi ibiltariak… Eskaintza zabala uda honetarako ere AEK-n. “Udan ere euskahaldundu zaitez!” aldarripean, euskara ikasi edo maila hobetzera animatzen dituzte herritarrak.
Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:
Nagusia, 43
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-12:00 / 16:00-20:00.
607 609 379.
Euskarako udal diru-laguntzak
Eskaerak aurkezteko epea: ekainaren 25etik uztailaren 8ra.
Eskariak aurkezteko lekua: udal erregistroa.
Onuradunak izateko baldintzak:
-Usurbilen erroldatua egotea.
-Gutxienez, ikastaro osoan zehar, %80ko asistentzia izatea. (Autoikaskuntzaren kasuan aprobetxamendua ziurtatzea).
-Gutxieneko aprobetxamendua gainditzea: (Euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa).
Diru-laguntzen zenbatekoa:
-Gehienez, 500 euroko diru-laguntza.
-Ikasle arrunta: Gehienez ere matrikula kostuaren %80ko diru-laguntza (Euskaltegiko 109. urratsa edo HABEren 2. maila arteko baliokideak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak) edo %60ko diru-laguntza (Euskaltegiko 109. urratsa baino gehiagoko ikasketak edo HABEren 2. maila baino gorakoak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak) jasoko du.
-Ikasle langabetua: gehienez ere matrikula kostuaren %100eko diru-laguntza (Euskaltegiko 109. urratsa edo HABEren 2. maila arteko baliokideak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak) edo %80koa (Euskaltegiko 109. urratsa baino gehiagoko ikasketak edo HABEren 2. maila baino gorakoak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak) diru-laguntza jasoko du.
Oinarrion informazioa osorik: Euskarako udal diru-laguntzak 2015