Usurbilgo Udalak Santuenean jabetzan dituen bi etxebizitzak enkantean jarri ditu. Ekainaren 22ra arteko epea dute interesdunek, eskaintzak aurkezteko. Bi etxebizitzon "irteera prezioa hobetzen duten eskaintza onenei izendatuko zaizkio etxebizitzak".
Deialdi honen oinarrien berri, maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean edo usurbil.eus atarian duzue.
Informazio gehiago eta agiriak eskuratzeko;
Usurbilgo Udala
943 371 951
kontratazioa@usurbil.eus
"Espekulazioari bideak mozteko"
Udaletik argitu dutenez, Santueneko "etxebizitza hauek Udalak jaso zituen 2012an, Babes Ofizialeko esleipendunak lehenagotik jabetzan zituztenak hain zuzen ere. Legeak aurreikusten du Babes Ofizialeko etxebizitzak lortzeko aukera izatea, nahiz eta aldez aurretik jabetzan etxebizitza bat izan.
Horretarako, hainbat klausula bete behar dira eta horien artean Udalari ematen zaio aukera jabetza hori eskuratzeko, beti ere Babes Ofizialeko etxebizitzek markatzen duten prezio berdinean. Aukera hau onetsi zuen Udalak, Babes Ofizialeko esleipendunek modu librean saltzeko aukera izango baitzuten bestela. Horrela, eta espekulazioari bideak mozteko borondatearekin, Udalak erosi zituen prezioan orain salgai jarriko ditu eta enkantean ateratzea erabaki da. Legez, administrazio prozedurak ezartzen du Udal jabetzako salmentak enkantearen bidez egin beharra", Udaletik diotenez. Eta hala egitea erabaki dute.
Honatx Usurbilgo Udalak enkante bidez salduko dituen Santueneko bi etxebizitzen ezaugarriak:
A. etxebizitza
-Helbidea: Santuenea, 17-1º A.
-Azalera: 50,00 m2.
-Irteera prezioa: 90.248,90 euro.
-Gehienezko prezioa: 106.323,45 euro.
-Ezaugarriak: Sukaldea, sala, 2 logela eta komuna.
B. etxebizitza
-Helbidea: Santuenea, 25-3º ezkerra.
-Azalera: 59,27 m2.
-Irteera prezioa: 106.323,45 euro.
-Gehienezko prezioa: 132.823,45 euro.
-Ezaugarriak: Sukaldea, sala, 2 logela eta komuna.
Irudiak: Usurbilgo Udala.