Uda honetan herriz herri eta festa festa ibiliko den Euskal Telebistako Kantugiro, karaoke eta jaietako saio berrirako lehiakide bila dabil lan taldea. Usurbila datoz Santixabeletan, uztailaren 3an, arratsaldeko 17:30etan Dema plazara. Hesian musika taldeko kide Zuriñe Hidalgok eta Xabin Fernandezek (ondoko argazkian) aurkeztuko duten saio berrian abesteko 14 urtetik gorako lehiakideak behar dituzte. Animatzen? Parte hartzeko:
-Bidali WhatsApp mezu bat 626 181 417 zenbakira.
-Idatzi helbide honetara: kantugiro@eitb.eus
300 abesti aukeran eta 200 euroko saria jokoan
Ekainaren 29tik aurrera, astelehenetik ostegunera 21:15etan hasita ETB1ek eskainiko duen saio bakoitzean 9 pertsona ariko dira abesti ezagunak kantatzen. 300 abestiko zerrenda prestatu du saioak; abesti modernoak eta klasikoak, euskarazkoak zein beste hizkuntzetan kantatzekoak. “Egun bakoitzean irabazle bat egongo da”. Irabazlea aditu ezagun batek erabakiko du. Txapeldunak 200 euroko saria irabaziko du.
Kantugirok, karaokerako hautaturiko herriko festen berri emango du baita, Nerea Alias, Joseba Olagarai eta Nahiara Gagoren eskutik. Erreportari talde hau, programako agertokira abestera igotzeko jende bila ariko da herriko festetan eta modu horretan, “Euskal Herriko jaien giroa ezagutuko dugu euren eskutik”.
ETB-ko udako platoan bihurtuko da beraz jai betean izango den Usurbil, uztailaren 3an. “Jaiak, abestiak, gonbidatu bereziak… anima zaitez eta parte hartu!”, luzatu dute gonbita.
Irudia eta informazio gehiago: Kantugiro