Ostiralean hasiko diren Kalezarko jaien baitan, Oilasko Biltzaileen Eguna ospatuko dute larunbatean. Txikienak aterako dira goizean eta gero, bazkaritarako bilduko dira plazan. Otordurako txartelak erosteko azken eguna da asteazken hau, ekainaren 17a. Kaffa kafetegian dituzue salgai:
Ekainak 19, ostirala
18:00 Buruhandiak.
19:00 Auzotarren arteko jokoak.
23:30 Kontzertuak: Voltaia, Lauroba, Zesuma.
Ekainak 20, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian eros daitezke, ekainaren 10tik 17ra bitartean).
16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
18:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, buruhandiak.
00:00 DJ Gude.
Ekainak 21, igandea: Umeen Eguna
10:00 XIII. Ume krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.
Ekainak 23, asteartea: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.
Ekainak 24, asteazkena: San Juan Eguna
11:30 Meza Nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 Gorritiren Showa.
17:00 Buruhandiak.
19:00 Soka Dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.