Laguntzaileak behar ditu Gure Esku Dagok, igandeko ekimenetarako

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 17a, 18:30

Milaka herritarren aurrean, erabakitze eskubidearen alde Usurbilen landu diren oihal zatiekin Anoeta futbol zelai erdira atera nahi duzue igandean? Zeregin honetan eta eguneko ekimenetan laguntzeko 16 lagun behar ditu Usurbilgo Gure Esku Dago lan taldeak. Animatzen zaretenok, harremanetan jarri ahalik eta lasterren, usurbilgogureeskudago@gmail.com helbidera idatzita. “Egun ahaztezina biziko dute”, iragarri dute antolatzaileek.

Goizeko 10:00etarako Donostian egon beharko dute. Batetik eguerdiko oihal kate erraldoian laguntzeko, eta gero Anoetako ekimenetan parte hartzeko. 16 lagunoz gain, beste 30 laguntzaile behar dituzte gauez, Anoetako mini estadioan kokatuko den txosnan, 21:30-01:00 artean zerbitzari lanetarako.

Ekainak 21, igandea

Usurbildar, aginagar eta zubietarrek, Donostian dute hitzordua:

Oihal kate erraldoia Urumea ibaiko 6 zubien artean:

11:30 Partehartzaile bakoitza bere lekuan jarri. Usurbildarrak, lasartearrekin batera, Kursaal aldetik zenbatzen hasita, bigarren zubi ingurura gerturatzeko deialdia. Askatasuna etorbidea amaitzen den ingurura.

12:00-12:30 Oihal-kate erraldoia.

Anoetan:

16:30 Anoetako ateen irekiera.

17:30 Ekitaldi nagusia: dantzariak, danborrada, musika ikuskizunak, abesbatza, hautestontzi erraldoiaren eszenografia…
 Sarrerak: haurrek 5 eurotan, helduek 10 eurotan. Eskuragarri, Gure Esku Dago taldekoen mahai ibiltarian, Kiroldegian eta Lizardin.

Alde Zaharrean:

12:30 Bulebarrean: herri dantzak.

12:30 Kalez kale: kantu-jira, Kaskarinak eta Donostiako txistulariak.

Anoeta inguruan: 

11:00 Gunearen irekiera.

Egunean zehar, jatekoa eta edatekoa: sagardo dastatzea, txekor errea, taloak, kaxuelitak, edariak…

20:00 Ospakizun erromeria.

Miniestadio inguruan:

Egunean zehar, ogitartekoak, taloak, edariak…

11:30-00:00 Kontzertu maratoia.

Anoetako 17:30etako ekitaldi nagusia, zuzenean jarraitzeko aukera.

Ilunbe, Familia Gunea:

Egunean zehar, puzgarriak, tailerrak, abentura parkea, tirolina, apar festa…

12:30 “Ilunbe izarrez argitu” ikuskizuna, Gipuzkoako pailazoak, suhiltzaileak, “Gu ta gutarrak”, Irrien Lagunak…

14:00 Irri bazkaria. Paella. Leku mugatua; txartelak aurrez eskuratu behar.

15:30 Dantzaldia: Txantxariak eta Irrien Lagunen eskutik.

Ohar garrantzitsuak:


-Donostiara joateko garraio publikoa erabiltzeko deialdia.

-Ingurua garbi mantendu jaialdi egunean.

-Gure Esku Dagoren kamiseta jantzita eraman.

-Anoetarako sarrerak eta kamisetak salgai, eta ekainaren 21eko ekimenei buruzko argibide gehiago, Gure Esku Dagok ostiralean Sutegi atarian izango duen mahai ibiltarian. Sarrerak baita, Lizardin, Bordatxon eta Artzabalen ere.

Informazio gehiago: gureeskudago.eus

Antolatzailea: Gure Esku Dago.