Xilipurdiren "Gaur jaia" ikuskizuna frontoian

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 18a, 10:18

NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik, eta aurtengo Plis Plas Txalo Eta Jolas ekimenaren baitan, haurrentzako emanaldia ostegun honetan frontoian: Xilipurdi, “Gaur jaia”. “Adin guztietako ikusleentzako animaziozko eta musika ikuskizun bat da. Batez ere haurrei zuzenduta dagoena. Jai giroan garatzen da, musika zuzenean akziozko eta partehartze jolasak, puxikekin, uztaiekin, jausgailuekin, lehiaketak, dantzak, pailazokeriak elkarren atzetik doaz, txikiek eta handiek naturaltasun osoz parte har dezaten, eta ez era lehiakor batean”. Primeran ari ziren parte hartzen gaztetxoak, argazkiok atera ditugunean:

Udafesta Gaztelekuan

Amaitzear dute 2014-15 ikasturtea. Ostiralean izango dute azken klase eguna, eta hortik aurrera, aisialdiko ekintzez gozatzeko aukera udan. 12-16 urte artekoei zuzenduriko Udafesta antolatu dute Gaztelekuan. Ekimen eskaintza zabala, estreinatzear dugun urtaro berrirako. Ekintzetan parte hartzeko eman izena Gaztelekuan bertan. Hona hemen deitu dituzten lehen ekimenak:

-Ekainak 22, astelehena, 16:30 Karaoke festa DBH3 taldekoentzat Gaztelekuan.

-Ekainak 25, osteguna, 16:30 kamiseta estanpazio tailerra DBH2-koentzat Gaztelekuan.

-Ekainak 27, larunbata 16:00 Film proiekzioa DBH1 taldekoentzat Gaztelekuan.

-Ekainak 29, astelehena 16:30 Munduko jolasen txapelketa talde guztientzat Gaztelekuan.