Ostiral honetan inauguratuko duten erakusketa Sutegin ikusgai, igandera arte. Datozen asteetan transexualitateari buruzkoa, Zirriborro tailerrekoena...
Artzabalgo pintura ikastaroko ikasleen lan erakusketa
Epea: ekainak 19-21.
Ordutegia:
-Ostiralean: 15:30etatik aurrera, 19:00etan inaugurazioa.
-Larunbatean: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00.
-Igandean: 10:00-13:00.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Antolatzailea: Artzabalgo pintura ikastaroko taldea.
"Transexualitatea ikusgai, ikasgai" argazki erakusketa
Epea: ekainak 22-29.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Gaia: "Ekainak 28a, LGTB kolektiboaren Askatasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak Transexualitatea ikusgarri egiteko beharrari eutsiko dio erakusketa honen bitartez".
Erakusketarekin batera, transexualitatea ulertu eta errealitate honetara hurbiltzeko arreta zerbitzua eskainiko du Sexune elkarteak erakustaretoan, baita ikus-entzunezkoak proiektatu ere. Honez gain, Sutegi udal liburutegiak, transexualitatea jorratzen duten liburu, ipuin, artikulu, dokumental, pelikula… eskura jarriko ditu.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udal Sexu Aholkularitza Gunea eta Elena Jimenez, Usurbilgo Udal Sexu Aholkularitza Guneko sexologoa.
Zirriborro Tailerrekoen erakusketa
Epea: ekainak 30-uztailak 7.
Ordutegia: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Antolatzailea: Zirriborro Tailerra.
Usurbildar baten argazki erakusketa Artzabalen
Argazki bilduma berria ikusgai Artzabalen. Kasu honetan, usurbildar baten lan sorta. Maria Jesus Etxeberria herritarraren “Euskal Herria lainopean” izeneko argazki erakusketaz gozatu ahal izango duzue, uztailaren 6ra arte.