Irailaren 12ko erronkarako prestatzen hasiak dira Udarregi ikastolan

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 19a, 09:25

Milatik gora ahots batu nahi dira irailaren 12an Mikel Laboa plazan, #Kilometroak15 ekimeneko abestia kantatu eta dantzatzeko. Ikuskizunen batzordea eta Jaione Eskudero Udarregi Ikastolako irakaslea antolatzen ari diren erronka handirako lehen entseguak ospatu dituzte egunotan. Taldekako prestaketa saioak lehenik, eta asteazkenean, entsegu saio orokorra. Ekainaren 17koakĀ dira albiste honi atxikita doazkizuen irudiak.

Agerialdeko jolastokian bildu zen asteazken arratsaldean, ikastolako langile, haur eta guraso talde bat. Abestu eta dantzatzen ederki asko moldatzen direla erakutsi zuten, Jaione Eskuderok irakasleen laguntzaz bideratu zuen entsegu saioan. Amaieran irailera arte agurtu zituen bertaraturikoak. Ostiral honetan ikasleek azken klase eguna baitute eta oporretara doaz. Ekainaren 30an ere langileak merezitako atsedenaldia hartuko dute iraila hasierara arte. Iraila hasieran bai, oporretatik bueltan, entsegu saio gehiago deituko dituzte.