Usurbildarrek jositako oihal zatiak, iganderako prest

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 19a, 17:40

Elkarlana, parte hartzea eta sortze lan mundiala sustatu zuen Gure Esku Dago mugimenduak, maiatzaren 9an Usurbilen ospatu zen Ehuntze Egun koloretsuan. Igande honetan, ekainaren 21ean Euskal Herriko hiriburuetan oihal zatiekin osatuko diren erabakitze eskubidearen aldeko hautestontzi erraldoien ekimena girotzeko baliatu zen, antolatzaileen aurreikuspenak gainditu zituen hitzordua.

Igandean baliatuko diren oihal zatiak margotzen eta josten aritu ziren herritarrak, taldeetan banatuta Mikel Laboa plazan. Talde bakoitzak nahi zuen moduan apaindu zezakeen oihal zati bakoitza. Sortze lan ederra egin zuten usurbildarrek. Erabakitze eskubidearen aldeko mezu koloretsuak nagusitu ziren oihal zati handietan. "Herri bat amets, gure esku dago", "etorkizuna gure esku dago", "Geu gattunk geure etorkizunaren jabe" bezalako aldarriak, denon neurrira eginiko Euskal Herri baterako osagaiak, esku markak eta abar luze bat. Emaitza ondoko irudietan duzue.

Irudi gehiago, hemen: Ehuntze Eguna