Usurbil K.E.-ko jokalari eta taldeak sarituko ditu gaur, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 19a, 09:20

Sari banaketa ekitaldia ostiral honetan ospatuko da, arratsaldeko 19:00etan hasita, Anoetako Kiroletxean. Gogoan izan, Gipuzkoako txapeldunak ditugula jubenil mutilak eta neskak, eta kadete neskak. Gipuzkoako txapeldunordeak, kadete mutilak.

Denboraldiko goleatzaile onenaren saria jasoko du jubenil nesketan, Usurbil K.E.-ko Ane Encina Alvarezek. Kiroltasun sariak berriz, kadete nesken ordezkari Mikel Alzagak eta Joxelu Zabalak. Zorionak!