Auzotarrak lehian, Kalezarko San Juanen abiatzean

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 19a, 21:34

Lehertu da jai giroa Kalezarren! Auzotarrek eman diote hasiera bost egun izango dituen San Juanei. Elkarren artean lehiatuz hasi dituzte festak, auzoko plazan. Dena eman duten herri kirolen bueltan. Albiste honetan beherago dituzue atera ditugun zenbait irudi.

Esther Arrojeria omendu dute

Bera Bera eskubaloi taldean denboraldi bikaina osatu du. Kirolari nekaezina dugu. Eta gaur, etxekoen omenaldi beroa jaso du ezustean, auzotarren arteko jokoetan parte hartzen ari zen Esther Arrojeria kalezartarrak. Herri kirolen amaieran, oroigarri bat eta lepokoa oparitu dio Jai Batzordeak, txalo zaparrada jasotzearekin batera.

Jaiak hasi baino ez dira egin Kalezarren. Hurrengo hitzordua, 23:00etan, eta ez 23:30etan. Kontzertu gaua, hiru taldeokin:

Ekainak 19, ostirala

23:00 Kontzertuak: Voltaia, Lauroba, Zesuma.

Ekainak 20, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian eros daitezke, ekainaren 10tik 17ra bitartean).

16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).

18:00 Herriko dantzariak.

Ondoren, buruhandiak.

00:00 DJ Gude.

Ekainak 21, igandea: Umeen Eguna

10:00 XIII. Ume krosa.

11:30 Jolasak.

16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada.

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.

Ekainak 23, asteartea: San Juan bezpera

15:00 San Juan eskearen irteera.

22:00 San Juan sua.

Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, asteazkena: San Juan Eguna

11:30 Meza Nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 Gorritiren Showa.

17:00 Buruhandiak.

19:00 Soka Dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.