Zigortutako herriko taberna eta elkarteen aldeko mobilizazioak, datorren asteburuan

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 20a, 13:41

Eleak eta Libre mugimenduek eta Espainiako Auzitegi Gorenak konfiskatzea agindu duten herriko taberna eta elkarteetako ordezkariek, beste hainbat lagunekin batera, datorren astebururako mobilizazioak iragarri dituzte, elkarte eta tabernok dauden udalerrietan, larunbat goiz honetan Zarauzko Arrano atarian egin duten agerraldi jendetsuan. Auzo eta udalerri bakoitzak ekimen propioak bideratuko ditu. Edozein kasutan, deialdiotan parte hartzeko gonbita luzatu dute Zarauztik. “Herriko tabernak defendatzera goaz, eta defentsa horrekin bat egitera deitzen ditugu herritarrak”, adierazi dute.

Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia, 1936ko gerran egindako konfiskazioaren parekoa dela salatu dute. Eta ez daudela halakorik onartzeko prest.

Ehunetik gora herriko taberna eta elkarte konfiskatzeko agindu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Tartean, Usurbilgo Aitzaga elkartea.

Irudia: topatu.info