Futbolari gaztetxoenen festak hasi du, Usurbil F.T. Eguna

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 20a, 14:49

Antolatzaileek Mikel Laboa plazan prestaturiko jokoetan primeran pasatzeko aukera izan dute goizean. Eta Askatasuna plazan bildu dira gero, bazkari eder askoa dastatzeko. Futbolari gaztetxoenak izan dira larunbat honetarako antolatua duten Usurbil F.T. Eguneko ospakizunetan murgiltzen lehenak.

Datozen orduotan, gainerako jokalari, entrenatzaile, delegatu eta zuzendaritzako kideen txanda. Atxega jauregian ospatuko duten afari eder baten bueltan bilduko dira denak. Eta askorentzat, Kalezarreko San Juanetan segiko dute ospakizunek, goizaldeko ordu txikiak arte.

Argi denez, Usurbil F.T.-k festa giroan agurtuko du larunbat honetan, 2014-15 denboraldia.