Lagun arteko neurketekin, Usurbil K.E. denboraldi amaierako festa egunean

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 20a, 15:45

Oiardo Kiroldegi barruan hasi ditu Usurbil Kirol Elkarteak 2014-15 denboraldia amaierako ospakizunak. Lagun arteko eskubaloi partidak jokatzen ari dira egun osoan zehar. Gauean, afaritarako bilduko dira, jokalari, entrenatzaile, delegatu edota zuzendaritzako kideak. Eskubaloi elkartetik gonbita berezia luzatu nahi izan diete aurten, jokalari beteranoei edota gurasoei, alegia, gaur egun nahiz lehenago Usurbil K.E.-rekin nolabaiteko lotura izan duten guztiei, afarira gerturatu daitezen. Koadrila ederra batuko da ziur.